BERRIAK | AGENDA | KALE PLANOA | IRUDI GALERIA | TRAMITEAK

Urretxuko Udalawww.urretxu.eus
Orrialdea: [1] : Guztira: [15] : [1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15] Hurrengoa

Sasieta mankomunitateak 2017ko urtarrilean jasotako hondakinen inguruan argitaratutako datuen arabera, Urretxuk %74ko gaikako bilketa egitea lortu du, abenduan baino puntu bat gehiago, eta hain ...
zubiko lanak
 Datozen egunotan Labeaga eta Ipeñarrieta kaleen artean Urola ibaia zeharkatzen duen zubian lan desberdinak egingo dira. Honek, bide itxierak, aparkaleku moldaketak eta autobus ...
  oharra zubiko lanak PDF
Martxoaren 25ean Olatz Zugastiren kontzertua izango dugu Urretxuko Labeaga aretoan, arratsaldeko 20:30ean. Antolatzaileak Urretxu eta Zumarragako udalak dira, Laboral kutxa laguntzailea delarik. Sarrerak salgai izango dira otsailaren 22tik aurrera Ederrena pilotalekuko tabernan, 10:00-13:00 eta 17:00-21:00 ordutegian.
Udala
Unai Badiolak zinegotziari izateari uko egin dio. Alderdi politikoek eskertu zuten Badiolaren dedikazioa, Jon Luqui alkateak azpimarratu zuen “udal lanerako izan duen jarrera, zerbitzu publiko gisa ulertuta” eta bere taldeko bozeramaile eta alkate ohi Oihane Zabaletak eskertu zion “duela sei urte elkarrekin abiatutako bidea”.
Ohar honen bidez udalek dei egiten de Urretxu eta Zumarragako musika taldeei kontenedoreak entsegu lokal modura erabili ahal izateko eskabidea udaletxeetako erregistroan aurkezteko (Urretxun edo Zumarragan). Eskariak aurkezteko epea zabalik da, otsailaren 22ko 15:00ak arte.
  eskabide orria PDF
Pasa den igande arratsaldean jokatu zen Mingainluze lehiaketaren azken saioa. Zortzi talde finalistak gogo betez aritu ziren lanean; ordu eta erdi pasatxo jardun ondoren, KITIPASA taldea suertatu zen irabazle, hain zuzen ere lehiakide hauek: Unai Urkiola, Markel Agirrezabala eta Paul Barrenetxea). Zorionak hiruroi. Sari banaketarekin eman zitzaion amaiera.
Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita lau taldek hartu dute parte saio horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik zortzi taldek egin dute aurrera, eta datorren igandean jokatuko dute final haundia. Urtarrilaren 29an, 17:00etan. Amaieran sari banaketa ekitaldia egingo da.
Irakurle taldea [2017/01/23]
Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko laugarren saioa egingo du urtarrilaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian izango da saioa. Mikel Peruarena Ansa idazlearen “Su zelaiak” liburua izango dute aztergai taldekideek.
Auzobusa [2017/01/19]
Auzobusaren lehen zerbitzua 9:40etan zena arratsaldean jarriko den berri batengatik ordezkatuko da, hain zuzen ere 19:30etan. Auzobusaren lehen orduko garraioa oso ibiltari gutxik erabiltzen duela ...
Urretxu eta Zumarragako alkateek, Jon Luquik eta Mikel Serranok, 2017ko antzerki egitaraua aurkeztu dute. Helduek zortzi antzerki saio izango dituzte eta haurrek bost.
 
Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako seigarren edizioko aurre-kanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Berrogeita lau taldek hartu dute parte aurre-kanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta. Guzti horietatik hogeita lau taldek egin dute aurrera.
  Aurre-kanporaketak PDF
Urtarrilaren 14an eta 15ean (larunbata eta igandea) MINGAINLUZE lehiaketaren aurre-kanporaketak jokatuko dira Labeaga aretoan. Lehen saioan 22 talde izango ditugu lehian eta bigarren saioan beste horrenbeste. Guztira, beraz, bi herriotako 132 ikasle arituko zaizkigu norgehiagoka, hitzen bidez jolas egiten. Arratsaldeko 17:00etan emango zaie hasiera saioei.
KAIXO_2017_URTARRILA [2017/01/12]
Bueltan da KAIXO udal aldizkaria; bertsio fisiko zein elektronikoan. Botaiozu begirada bat,merezi du eta!
  KAIXO PDF
Kanpoko eskailera
Aldiri kiroldegiko aforoa 1.164 lagunentzat finkatuta geratzen da
Urretxuko udal liburutegiak bere zerbitzuak haundituko ditu urtarrilaren 9tik aurrera; ordutegia luzatuko du, guztira bost ordu eta erdi, prestazio eta jarduera gehiago emateaz gain. Datorren astelehenetik aurrera liburutegiak ordutegi hau izango du lanegunetan: goizez, 11:00 - 13:00, eta arratsaldez, 16:30 – 20:00; beraz, arratsaldean ordu erdi lehenago irekiko du.
Urtarrilaren 16an egingo den ikastaroa Josu Marotok emango du. Izen ematea zabalik dago. Kultur etxera deituta edo aizpuru.ur@urretxu.eus helbide elektronikora idatzita. ANIMATU ! AZKEN SAIOA: ...
argazkia 1
 Abenduaren 23an Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako krisma eta Idazlan lehiaketen sari banaketa burutu zen Zelai Arizti kultur etxean. irabaleek diploma eta opariak jaso ...
gabonetako kontzertua 2016
 abenduaren 23an, San Martin de Tours elizan Iàrragirre Balerdi musika banda, Lizarriturri txistulariak, Iratzarri dultzaineroak eta Secundino Esnaola Musika Eskolako haur ...
 
URRETXU
 8,7 milioi euroko aurrekontua onartu du Urretxuk 2017 urterako
  oharra PDF
Urretxu eta Zumarragako udalek antolatuta, aurten kokapen berria izango dute Gabonetako ekintzek, erosoagoa, opor eta aisialdi egun hauetan familiei zerbitzu hobegoa emateko helburuarekin: Ederrena pilotalekuan kokatuko dira 2-11 urte bitarteko haurrentzako ekintza guztiak. Puzgarriak, tailerrak… aukera zabala, begiraleez lagunduta. Saio bakoitzeko sarrera: 2,5 euro. Ordutegia: 11:00-13:00 y 16:30-18:30.
Urretxu eta Zumarragako euskarazko irakurle taldeak 2016-2017 ikasturteko hirugarren saioa egingo du abenduaren 20an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan. Urretxuko udal liburutegian izango da saioa. Ińaki Mendiguren idazlearen “Haltzak badu bihotzik” liburua izango dute aztergai taldekideek. Idazlea saioan bertan izango da.
EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Istanbul, Kairo eta Somaliako atentatuak gaitzetsi ditu eta gonbidapena luzatu die udalei, abenduaren 13an, eguerdiko 12:00etan, bost minutuko isileko ...
  Komunikatua PDF
Mikel Serranok eta Jon Luquik, Zumarraga eta Urretxuko alkateek aurkeztu dute prentsaurrekoan aurtengo Santa Lutzi Feria. Hemen ikusi dezakezue Aldundian Ainhoa Aizpuru diputatuaren eskutik egindako agerpenaren bideoa. Azpimarratzekoak: bi herrien arteko elkarlanak feriari ematen dion handitasuna eta abesrastasuna; bestalde, erdi arotik datorren feriaren balio bikoitza azpimarratu da, tradizioa eta modernitatea uztartuz, feriak bizirik dirau XXI. mendean, ekoizlea, saltzailea eta eroslea gune bakar batean hartuz.
Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 19:00etan, bilera bat egingo da Urretxuko udaletxeko atarian; Udalak Gurutze Santuko etxebizitzen sustatzailearekin batera urbanizazio horren inguruko xehetasun guztiak emango dituzte.
  VPO Gurutze Santu-bilera informatiboa DOC
Egin selfia! Horixe izan da atzo eguerdian Urretxuko kultur etxean aurkeztu zuten kanpainaren leloa. Urola Garaia Mankomunitatearen ekimenez, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina berria aurkeztu zuten atzo: dendari eta bezero euskaldunen artean selfia ateratzeko proposamena egin dute oraingoan, eta ondorioz erosketa txartel mordoa banatuko dira partaideen artean.
Abenduaren 2tik 18ra ikusgai izango dugu Pep Rekejo artistaren lana, Juan de Lizarazu aretoan. Hona hemen aurkezpena eta katalogoa. Urretxun bizi da. Ikus-entzunezko artista, formazioz autodidakta.
  katalogoa PDF
Urretxu
Lehentasuna izango dute 2015eko abenduaren 1era Urretxun erroldatutako pertsonak.
  VPO esleitzeko oinarriak PDF
Haur eta Nerabe guztiek dituzte eskubideak Azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko eguna denez, harekin bat egin nahi dugu eta, Nazio Batuek onartutako Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenak (HEH) dioen moduan, adierazi eta agerian jarri nahi dugu eskubideak dituzten pertsonak direla.
Urola Garaiko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteek, aurten ere, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina jarriko dute martxan abenduan. Bestalde, horra iritsi bitartean, Sal eta Eros pertsonaien elkarrizketak entzungo ditugu astero-astero.
San Martin zozketa [2016/11/14]
Urretxuko San Martin ospakizunen barruan, urteroko moduan, 2 urdaiazpikoen zozketa egin ...
Udal korporazioak, 2017ko udal aurrekontuen inguruan egingo diren bileretara gonbidatu nahi genituzke herritar guztiak Beheran aipatzen den egutegiaren arabera, 2017rako aurrekontu zirriborroan ...
Igande honetako emanaldiarekin emango diogu amaiera aurten zikloari. Oso emanaldi ederrak izan dira, lehenengo saioan herriko taldea, Goiargi, primeran aritu zen eta publikoak ere halaxe erantzun. ...
  Oskarbi taldea kontzertua Urretxun PDF
Ikusgai eta gozagarri izango dugu Urretxun, azaroaren 11tik 27ra. Hona hemen Edorta Kortadi arte kritikoak bere lanaz dioena
  Katalogoa PDF

Orrialdea: [1] : Guztira: [15] : [1-2-3-4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15] Hurrengoa



Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.

Copyright © 2009 Urretxuko Udala Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz