Kiroletako espazioa/aisia: Ipeñarrieta

Inprimatu

Guztiontzako ekipamendu honetan futbolean jokatzeko kirol eremu bat dago, baita bi minifrontoi eta minibasket saski bat ere. Gainera, jolaserako eta aisiako espazio honetan eserlekuak eta haurrentzako jolastoki bat daude.

Espazio hau Ipeñarrieta kalearen atzealdean dago, eta bertako eremu desberdinak, haurren jolastokia eta kirol guneak, guztiok partekatu ditzakegu. Leku hauek aukera ematen diete erabiltzaileei aire zabalean ariketa egiteko eta, gainera, sozializazio eta elkarbizitzarako gune bat da haur, gazte eta helduentzat.