Arautzeko ordenantza orokorra


Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

116. zenbakia     Data 2009-06-24     43 orria
7 UDAL ADMINISTRAZIOA
URRETXUKO UDALA
ORDENANTZA: dirulaguntzak arautzeko ordenantza orokorra.

URRETXUKO UDALA

Iragarkia

Udalba­tzak 2008ko abenduaren 29an egindako Bilkuran, Urre­txuko Udalaren dirulagun­tzak arau­tzeko Ordenan­tza Orokorra onartu zuen. Jendaurreko erakustaldian inongo alegaziorik edota iradokizunik aurkeztu ez denez, Ordenan­tza behin.betiko­tzat onartu dela ematen da. 

Urre­txuko Udalaren dirulagun­tzak arau­tzeko Ordenan­tza Orokorra.

ZIOEN AZALPENA

Udalak dirulagun­tzak emanez egiten duen sustapen lana oso garran­tzi­tsua da, bai ikuspegi ekonomikotik begiratuta bai diruz lagundutako ekin­tza eta proiektuek duten gizarte oihar­tzu­netik begiratuta.

Sustapen lan horrek interes orokorreko gauzak lor­tzeko unean duen eragina dela eta, ezinbestekoa da Urre­txuko Udalaren eta dirulagun­tza horien har­tzaileen arteko harremanak antolatu eta arautuko dituen lege esparrua finka­tzea, eta honi, hurrena, beharrezko publizitatea ematea, hain zuzen onuradun izan daitezkeen guztiek ezagut dezaten.

Helburu hori gogoan, beraz, araudi honetan erregulatu egiten dira alderdi inplikatuen betekizunak, dirulagun­tza motak, deialdiak arau­tzeko oinarrien ­gutxieneko edukia eta esleipenerako eta lagun­tzak itzul­tzeko prozedura, zigor erregimenarekin batera.

I.KAPITULUA.  XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.  Xedea.

Urre­txuko Udalak partikularrei, erakundeei, elkarteei eta hiritarren kolektiboei ematen dizkien dirulagun­tzak eta lagun­tza publikoak emateko prozeduretan aplikatuko den erregimen orokorra finka­tzea da Ordenan­tza honen xedea. Dirulagun­tza eta lagun­tza publiko horiek erabilgarritasun publiko edo gizarte intereseko ekin­tzak susta­tzera edo helburu publiko bat susta­tzera bideratutako proiektuetan edo jardueretan erabil­tzeko izango dira. Dena den, kasuan kasuko deialdietan ezar­tzen diren oinarri espezifikoen bidez osatu ahal izango da, betiere, araudi hau.

2. artikulua.  Dirulagun­tza kon­tzep­tua.

Ordenan­tza Orokor honen ondorioetarako, Urre­txuko Udalak per­tsona fisiko edo juridiko, publiko edo pribatuen alde egindako diru disposizio oro hartuko da dirulagun­tza­tzat, baldin eta honako baldin­tza hauek bete­tzen baditu:

a)  Diru ematea onuradunen zuzeneko inolako kontraprestazio edo ordainik gabe egitea.

b)  Diru emate hori helburu zehatz bat bete­tzera, proiektu bat gauza­tzera, jarduera bat buru­tzera edo portaera berezi bat bul­tza­tzera lotuta egotea –hauek guztiak dagoeneko gauzatuak edo gara­tze bidean egon daitezke-, edo egoera batera bestela; onuradunak bete egin beharko ditu, dena den, araudian ezarritako betekizun materialak zein formalak.

c)  Finan­tza­tutako proiektuaren, jardueraren, portaeraren edo egoeraren xedea erabilgarritasun publiko edo gizarte intereseko jarduera baten sustapena edo helburu publiko baten sustapena izatea.

3. artikulua.  Lege erregimena.

Arau hauek Dirulagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeak xeda­tzen duenaren eta udal erregimeneko araudiak ezar­tzen duenaren mendean daude.

4. artikulua.  Dirulagun­tzak emateko prin­tzi­pioak.          

Dirulagun­tzen kudeaketarako, honako prin­tzi­pio hauek jarraituko dira:

a)  Dirulagun­tzak borondatezkoak eta aldi baterako dira, uneoro libreki baliogabe eta murritz daitezke, ez dute hurrengo urteetan beste dirulagun­tza ­batzuk lor­tzeko eskubiderik sortarazten, eta ezin izango dira aurrekari gisa alegatu.

b)  Emateko unean baldin­tza­tzat ezarria duten interes orokorreko xedea gauza­tze­ari atxi­kita daude, eta berez ez dira itzul­tze­koak, non eta emateko unean ezar­tzen diren baldin­tza eta kargak bete ezean ­itzuli beharra sor­tzen ez den.

c)  Inoiz ezin izango dira liberaltasun ­hutseko irizpideez eman, baliogabe­tzeko zigorra izan baitaiteke horrelakoetan, eta ematen direnean ziurtatu egingo da Udalak finkatutako helburuak beteko direla eta baliabide publikoen esleipen eta erabilpenean eragimenez jokatuko dela.

d)  Dirulagun­tzak emateko unean, publizitatea, konkurren­tzia librea, objektibotasuna, berdintasuna eta bazterketarik eza izango dira irizpideak, eta ekin­tza administratiboen gardentasuna bermatu beharko da.

e)    Ezin izango da, inoiz, deialdiak zehaztutako kopuruetatik gorako dirulagun­tza­rik eman, eta dirulagun­tzen zenbatekoak ezin izango du gainditu, beste herri administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu ­batzuek emandako dirulagun­tze­kin edo lagun­tze­kin batera, jardueraren kostua.

5. artikulua.  Dirulagun­tzak emateko eskumena.

Lagun­tzak edo dirulagun­tzak emateko eskumena kasuan kasuko gastua baimen­tzeko eta erabil­tzeko ahalmena duten organoena izango da, bakoi­tzari dagozkion eskumenen esparruan betiere; dena den, eskumen horiek beste ­batzuen esku ­utzi ahal izango dira, udal legediak aurreikusten dituen baldin­tze­tan.

6. artikulua.  Ordenan­tza honen aplikazio eremutik kanpo daudenak.

Ordenan­tza honen aplikazio eremutik kanpo dira honakoak:

a)    Onuradunak aurrez eskatu gabe emandako sariak edo bekak.

b)    Udaleko Talde Politikoen­tzako dirulagun­tzak, hauetarako berariazko araudiak ezar­tzen duenaren ildotik.

c)    Emakidadun publikoen alde egiten diren diru-ekarpenak, oreka ekonomiko-finan­tza­rioari eusteko eginak.   

d)    Dirulagun­tza inpropioak, hau da, dirua mugi­tze­rik edo eskualda­tze­rik ez dakartenak eta zerga pizgarriak, salbuespenak edo hobariak, kreditu-eragiketetarako abalak, diruz lagundutako kredituak edo antze­koak direnak.

e)    Premia handiko beharretarako zuzenean ematen diren lagun­tza edo sorospenak, gizarte arazoei aurre egiteko asmoz emanak.

II. KAPITULUA.  ‑DIRULAGUN­TZEN BANAKETA JARDUERAREN SUBJEKTUAK

7. artikulua.  Per­tsona onuradunak.

1.    Interes orokorreko jarduera bat duten edo xede publiko bat lor­tzea susta­tzen duten per­tsona fisiko eta juridikoek, publiko nahiz pribatuek, eskatu ahal izango dituzte dirulagun­tzak.

2.    Zenbait per­tsona edo erakundek ez dute Udal honek ematen dituen dirulagun­tzen onuradun edo horietako erakunde lagun­tzaile izateko aukerarik izango, esaterako:  

a)    Epai irmo batek ezarritako zigorraz galdua badute dirulagun­tza edo lagun­tza publikoak lor­tzeko aukera, edo Dirulagun­tzei buruzko Lege Orokorra edo Zergei buruzko Lege Orokorra aplikaturik aukera hori gal­tzeko zehapena ezarri badiete.

b)    Konkur­tso deklarazioa eskatua badute edo deklarazioa eginak badira, edozein prozeduratan kaudimen gabe jo badituzte, esku-har­tze judizialaren mendean badaude, edo Konkur­tso Legearen arabera gaitasun gabetu badituzte, epaian finkatutako gaitasun gabe­tze epea amaitu ez denean.

c)    Administrazioarekin eginiko edozein kontraturen iraungipen irmoa eragin badute, iraungipen honen arrazoiaren errudun­tzat jo dituztelarik.

d)Per­tsona fisikoa, administra­tzaileak edo beste per­tsona juridiko ­batzuen lege ordezkari­tza dutenak sartuta badaude Nazioko Gobernuaren kideen eta Estatuko Administrazio Orokorraren Goi Karguen bateraezintasunei buruzko Legeak edo Herri Administrazioen zerbi­tzuko per­tso­nalaren bateraezintasunei buruzko Legeak jaso­tzen dituen balizkoetakoren batean; edo Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoak arau­tzen dituen hautapen-organoetako bat badira.  

e)    Indarrean dauden xedapenek ezar­tzen dituzten zerga betekizunetan edo Gizarte Seguran­tza­rekikoetan egunean ez badaude.

f)    Egoi­tza fiskala erregelamenduz paradisu fiskal­tzat hartutako herri edo lurralde batean badute.

g)    Zuri­tzeko epea dagoeneko amaitua delarik dirulagun­tzak ­itzuli beharra dela eta sortutako ordaindu beharretan egunean ez badaude.

h)    sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-edo zigor-zehapenik jaso izatea, eta diru-lagun­tza publikoak jaso­tzeko debeku horrekin zehatuta egon, Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako ­otsailaren 18ko 4/2005 Legea betez.

3.    Per­tso­nak edo erakundeak onuradun edo erakunde lagun­tzaile izaera lor­tzeko galarazpen horietan sartuta ez daudela egiazta­tzeko, ziurtagiri administratiboak eta, subsidiarioki, administrazio-agintari baten edo fede-emaile publiko baten aurrean eginiko eran­tzu­kizun deklarazio bat baliatu ahal izango dira.

4.    Herri diruak jaso­tzen dituena hartuko da dirulagun­tza­ren onuradun­tzat, hau da, dirulagun­tza ematea eragin zuen jarduera burutu behar duena, edo dirulagun­tza ematea zilegi egin duen egoeran dagoena.

8. artikulua.  Onuradunaren betebeharrak.

1.  Dirulagun­tza emateko arrazoia den jarduera edo proiektua gauza­tzea edo jarrera azal­tzea.  

2.  Jarduera edo proiektua egin dela, edo aipatu jarrera azaldu dela egiazta­tzea, lagun­tza emateko edo lagun­tza balia­tzeko unean ezarritako betekizun eta baldin­tzak bete direla ziurta­tze­arekin batera.

3.  Diruz lagundutako jarduera aurrera eramateko behar diren baimen guztiak lor­tzea, eta hauetan jasotako zehaztapen guztiak bete­tzea.

4.  Erakunde emaileak egingo dituen ikuskapen lanen mendean gera­tzea, eta Kontuhar­tzaile­tzak finan­tza kontrolerako egingo dituenak ere onar­tzea, legediak aurreikusitako bestelakoekin batera. Era berean, erraztasunak eman beharko ditu kontrol eginkizunak buru­tzeko eta, batez ere, ikuskapen edo ikerketaren gai diren lokal eta dokumentaziorako sarrera librea erraztu beharko du, dokumentazioaren beraren kopia egiteko aukera emateaz batera.

5.  Beste edozein administrazio, herri erakunde edo erakunde pribatutatik helburu berarekin diru lagun­tza­rik edo bestelako lagun­tza­rik jasoz gero, erakunde emaileari horren berri ematea.

6.  Erakunde emaileari adi­tzera ematea dirulagun­tza emateko unean kontuan hartu den edozein zer­tze­lada objektibo zein subjektibotan izandako aldaketak.         

7.  Erakunde emailearen aurrean justifika­tzea dirulagun­tza emateko edo erabil­tzeko unean izan den xedea bete dela, merkatari­tzako trafiko juridikoan edo administrazioaren aurrean eraginkorrak diren eta froga gisa balio duten fakturak eta bestelako dokumentuak aurkeztuz horretarako.

8.  Zerga Administrazioarekiko eta Gizarte Seguran­tza­rekiko obligazio guztiak bete dituela froga­tzea.

9.  Jasotako fondoei eman erabilera justifika­tzen duten dokumentuak gorde­tzea.

10.  Jasotako diruak itzul­tzea, itzul­tze horretarako legezko arrazoiak tarteko direnean eta, bereziki, erakunde onuraduna desegin denean, emandako dirulagun­tza erabat edo neurri batean erabili ez denean, edo emandako lagun­tza diruz lagundutako proiektu edo jardueran aurreikusitako xedeetarako bideratu ez denean.

11.  Emakida dela-eta ezarritako betekizun partikularrak, arauak ezarritakoarekin edota, hala egokituz gero, deialdiaren oinarrietan finkatutakoarekin bat.          

III. KAPITULUA.  ‑DIRULAGUN­TZEN EDUKIA, EMATEKO PROZEDURA, JUSTIFIKAZIOA ETA ITZUL­TZEA

1. SEKZIOA.  ‑Lehiaketa bidez emandako dirulagun­tzak

9. artikulua.  Kon­tzep­tua.

Dirulagun­tzak emateko prozedura arrunta lehiaketa bidezko erregimenaz izapidetuko da.

Prozedura honen bidez, dirulagun­tzak emateko unean alderatu egiten dira aurkeztu diren eskariak, hain zuzen eskari horien arteko lehentasunak finka­tze­arren eta, hurrena, aplikazio irizpideen arabera balorazio handiena lortu dutenei eslei­tze­arren, kreditu erabilgarriaren barnean deialdian finkatutako mugaz betiere.        

Aparteko kasu gisa, berariazko oinarrietan aurreikusten denean, organo eskumendunak hainbanatu egingo du dirula­gun­­tze­tara bideratutako gehienezko kopurua.

10. artikulua.  Dirulagun­tze­tarako oinarriak.

1.  Organo eskumendunak dirulagun­tza­rako araua edo deialdia finkatu arte ezin izango da dirulagun­tzak emateko prozedura abian jarri.

Udaleko Informazio Batzor­deek, dirulagun­tze­tarako deialdi espezifikoak iragarri aurretik, dirulagun­tze­tarako plan estrategiko batean zehaztu egingo dituzte horien aplikazioaz lortu nahi diren helburu eta eraginak; hauekin batera, gauza­tzeko behar diren epeak, aurreikusten diren kostuak eta finan­tza­keta iturriak. Dena den, hau guztia aurrekontuaren egonkortasun helburuak bete­tze­aren mendean geratuko da.  

2.  Lagun­tzak eta dirulagun­tzak arau­tzeko oinarriak eta kasuan kasuko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Urre­txuko Udalaren ediktu-taulan eta web orrian argitaratu beharko dira, eta, ahal den neurrian, udal hedabideetan ere adi­tzera emango dira.       

3.  Lagun­tzak edo dirulagun­tzak arau­tzeko oinarriek, ­gutxienez, honako alderdi hauek jasoko dituzte:

a)    Lagun­tza edo dirulagun­tza­ren xede, baldin­tza eta helburuaren definizio argi eta zeha­tza.

b)    Behar adinako kreditu egokia badela dirulagun­tza ematetik maila ekonomikoan ondoriozta­tzen diren betekizunei aurre egiteko, kasuan-kasuan aurreikusitako aurrekontuko kontusaila zehazturik.

c)    Onuradunek, dirulagun­tza lor­tzeko, bete beharko dituzten baldin­tzak, eska­tzaileek aurkeztu beharko duten dokumentazioa, eta eskatutako baldin­tzak bete­tzen direla egiazta­tzeko modua.

d)    Eduki ekonomikoko egin­tza administratiboen aurretiazko fiskalizazioa, legeetan aurreikusten diren baldin­tze­tan.

e)    Eskariak aurkezteko modua eta epea, eskariak bideratu beharko diren zentro edo bulegoarekin batera.

f)    Eskariaren instrukziorako eta horri buruzko erabakia har­tzeko eskumena duten organoen zehaztapena.

g)    Dirulagun­tza emateko modua eta irizpide objektiboak, horien guztien haztapen egokiarekin batera.

h)    Lagun­tza edo dirulagun­tza­ren banakako kopurua, edo hau zehazteko irizpideak; eta, hala egokituz gero, horietara bideratutako gehienezko kopuru globala.

i)    Dirulagun­tza eman den helburua bete dela eta jasotako diruak horretara bideratu direla justifika­tzeko onuradunak duen epea eta modua, justifikazio ondorioetarako baliagarria den dokumentazioarekin batera.

j)    Beste lagun­tza, dirulagun­tza, sarrera edo baliabide ­batzuk batera emateko posibilitatea eta, horrela egokituz gero, horiek jaso­tze­arekiko bateraezintasuna. Bateragarriak direla onartuz gero, beharrezko muga edo irizpideak finkatu beharko dira, ezinbestean, gehiegizko finan­tza­keta saihesteko.

k)    Dirulagun­tza ordain­tzeko moduak eta epeak.

l)    Itzul­tzeko arrazoiak eta prozedura, lagun­tza edo dirulagun­tza emateko unean ezarritako baldin­tzak bete­tzen ez diren kasuetarako, edo garatu den jardueraren kostuaren gainean gertatu den soberakinaren kasurako.

m)    Onuradunaren obligazioa, espedientea izapide­tzen ari den departamentuak, Udal Kontuhar­tzaile­tzak edo beste organo eskumendun ­batzuek eska­tzen dioten informazio guztia emateko.

n)    Interes publikoen aldeko beste garantia neurri oro, beharrezko iri­tziz gero; eta berariaz aurreikusten diren kasuetan, emandako dirulagun­tzak berrikusteko aukera ere bai.     

ñ)    Prozedura ebazteko epea eta epe barruan ebazpenik ez emateak izan ditza­keen ondorioak, dirulagun­tze­tarako arauen aurka zein dirulagun­tzen beren deialdien aurka bidezko diren helegiteekin batera; hauez gain, helegiteak aurkeztu behar zaizkion organo judiziala eta aurkezpenerako epeak. Dena den, egoki iri­tzi­tako beste edozein baliabide jorratu ahal izango dute interesatuek.

o)    Jakinarazpenerako bidea, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 59. artikuluan dioenaren arabera.

11. artikulua.  Prozedura.

1.  Eskumena duen organoak onartutako deialdi baten bidez abiatuko da dirulagun­tzak emateko prozedura, dirulagun­tzak arau­tzeko oinarriekin bat betiere.          

2.  Per­tsona fisikoen kasuan, interesatuak izenpetu beharko du eskaria. Legez eratutako elkarte eta erakundeen kasuan, berriz, presidenteak edo ordezkari­tza duen per­tso­nak izenpetu beharko du, betiere deialdietako bakoi­tzari aplika dakiokeen araudiak ezar­tzen duenarekin bat, eta eredu normalizatuaren arabera, hala egokituz gero.

Eskariarekin batera arauan edo deialdian zehazten diren dokumentuak eta informazioak aurkeztuko dira, non eta dokumentuak dagoeneko ez dauden Administrazio jardulearen organoren baten esku; izan ere, horrelakoetan eska­tzaileak aukera izango du Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearen Legeak 35 f) artikuluan ezarritakora bil­tzeko.

Eskariarekin batera, ­gutxienez honako dokumentuok aurkeztu beharko dira:

a)    Dirulagun­tza eska­tzen den jarduera edo proiektuaren deskripzioa, sarrerak eta gastuak argi­tzen dituen aurrekontu zeha­tza­rekin, izan daitekeen onuradun kopuruarekin edo ekin­tzak hartuko duen eremuarekin batera.

b)    Eska­tzailearen IFK/IFZ/NA-ren fotokopia.

c)    Estatutuen kopia, eskaria elkarte edo erakunde batek egiten duen kasuan.

d)    Eska­tzailea zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran­tza­rekikoetan egunean dagoela froga­tzen duten egiaztagiriak.

e)    Behar izanez gero, jarduera aurrera eramateko beharrezko baimenak, erakunde eskumendunek emanak.

3.  Eskarian aka­tsen bat izanez gero, edo derrigorrezko agirietakoren bat aurkeztu gabe ­utziz gero, hamar eguneko epea izango da, bai aka­tsak konpondu bai agiriak aurkezteko, jakinarazpenetik konta­tzen hasita; honetarako egingo den errekerimenduan, eska­tzaileari adi­tzera emango zaio eskatutakoa bete ezean eskarian ­atzera egin duela ulertuko dela.

4.  Prozeduraren instrukzioa deialdiaren oinarrietan edo dirulagun­tza­rako araudian ezarritakoarekin bat egingo da, eta ebazpena emateko behar diren datuak zehazteari, ezagu­tze­ari eta egiazta­tze­ari buruz administrazioaren jardunbiderako arauetan xedatutakoaren ildotik betiere.  


5.  Erabaki proposamenak jaso egin beharko du zein den dirulagun­tza ematea proposa­tzen den eska­tzailea edo eska­tzaile zerrenda, dirulagun­tza­ren zenbatekoarekin batera; era berean, proposamena egiteko jarraitutako ebaluazio eta balorazio irizpideak zehaztu beharko ditu.

6.  Proiektuen balorazioa egiteko, balorazio batzor­deak eratu ahal izango dira. Hauen osaketa eta eginkizunak kasuan kasuko deialdiaren arau espezifikoetan zehaztuko dira.  

12. artikulua.  Ebazpena.

1.  Lagun­tza edo dirulagun­tza emateko ebazpena behar bezala arrazoitu beharko da, eta ematen den ebazpenaren oinarriak ere frogatu egin beharko dira, deialdiaren araudi edo oinarrietan lagun­tza emateko jaso­tzen diren irizpide objektiboak izanik, betiere, horretarako kontuan.

2.  Era berean, berariaz erasota ­utzi beharko dira dirulagun­tza­ren xedea, zein eska­tzaileri edo eska­tzaile zerrendari ematen zaion, kopurua, ordain­tzeko modua eta epeak, justifika­tzeko modua eta zein xedapenen babesean eman den dirulagun­tza, beronen araudiak edo berau arau­tzeko oinarriek eskatutako bestelako baldin­tza eta betekizunekin batera. Edonola ere, beste eskariak eze­tsi direla ­utzi beharko da berariaz erasota.

3.  Ebazpenean, halaber, adi­tzera emango zaizkie interesatuei haren aurka jar ditza­keten helegiteak, hauek zein organo judizialen aurrean eta zein epetan aurkeztu behar diren ere argituz; dena den, egoki iri­tzi­tako beste edozein baliabide jorratu ahal izango dute interesatuek.

4.  Dirulagun­tzen zenbatekoak ezin izango du, inoiz, berak bakarrik edo beste dirulagun­tza ­batzuekin batera, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua gainditu.  

5.  Prozedura erabaki­tzeko gehienezko epea bere araudiak ezar­tzen duena izango da, eta horrelakorik izan ezean, hiru hilabetekoa. Epe hori berariazko inolako ebazpenik gabe igaroz gero, eskaria eze­tsi egin dela ulertuko da.

6.  Dirulagun­tza ematen edo uka­tzen duen behin betiko erabakia eska­tzaileei emango zaie adi­tzera.

2. SEKZIOA.  ‑Zuzeneko emakida erregimeneko dirulagun­tzak

13. artikulua.  Kasuak.

Zuzenean eman ahal izango dira honako dirulagun­tzak:          

a)    Urre­txuko Udalaren Aurrekontu Orokorrean izenez aurreikusitakoak.

Alabaina, honek ez du esan nahi onuradun izan daitekeenak dirulagun­tza jaso­tzeko eskubide finkaturik duenik, baizik eta bakar-bakarrik gehienezko dirulagun­tza bat eskura­tzeko igurikapen juridikoa; izan ere, dirulagun­tza­ren zenbatekoa eta baldin­tzak kasuan kasuko erabaki edo ebazpenaren bidez zehaztuko dira.

b)    Emateko obligazioa edota dirulagun­tza­ren zenbatekoa Udal Administrazio honi lege mailako arau batek ezarritakoak; horrelakoetan, dagokien arauaren beraren aplikazioak eska­tzen duen prozedura jarraituko da.

c)    Aparteko kasu gisa, interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioa froga­tzen den dirulagun­tzak, edo deialdi publikoa egiteko zailtasuna dakarten baina behar bezala justifikatuta daudenak.

14. artikulua.  Prozedura.

a)    Aurrekontuan izenez aurreikusita dauden dirulagun­tzak emateko, interesatuak eskaria aurkeztu beharko du, Ordenan­tza honen 11.2 artikuluan aipatutako agiriekin batera; ondoren, eta Udal Kontuhar­tzaile­tzak fiskalizazio lana egin eta gero, dirulagun­tza emateko erabakia hartu beharko da, eta honetan zehaztuko dira, ­gutxienez, honako alderdiok:  

— Dirulagun­tza­ren zenbatekoa eta baldin­tzak.

— Dirulagun­tza eman zen xedea bete­tzeko zein jasotako fondoen erabilpenerako epea, hau guztia zuri­tzeko moduarekin batera.

— Jasotako kopuruak itzul­tzea eragin duten arrazoiak, horrelakorik gertatuz gero.

— Interes publikoen garantiara begira beharrezko iri­tzi­tako bestelako guztiak.

b)    Udal Administrazio honi lege mailako arau batek ezar­tzen badio dirulagun­tza bat emateko obligazioa edota dirulagun­tza­ren zenbatekoa, hau emateko unean jarraitu egingo da dagokion arauaren beraren aplikazioak eska­tzen duen prozedura.

c)    Interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioa froga­tzen den dirulagun­tzak, edo deialdi publikoa egiteko zailtasuna dakarten baina behar bezala justifikatuta dauden beste arrazoi ­batzuk froga­tzen direnak, ofizioz edo interesatuak eskaturik eman ahal izango dira.

— Prozedura ofizioz abia­tzen denean, kasuan kasuko departamentuaren proposamena beharko da, hain zuzen honetan behar bezala egiazta­tze­arren interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitarioko arrazoiak badirela, edota deialdi publikoa egiteko zailtasuna dakarten baina behar bezala justifikatuta dauden beste arrazoi ­batzuk bestela.

Emateko proposamen hori -honek osagarri izan beharko ditu, inolaz ere, dirulagun­tza­ren onuraduna den per­tsona edo erakundea bere zerga betekizunetan eta Gizarte Seguran­tza­rekikoetan egunean dagoela froga­tzen duten ziurtagiriak-, Udal Kontuhar­tzaile­tzari igorriko zaio, aurrez fiskaliza dezan, eta azkenik emateko erabakia hartuko da, honetan jasoz, betiere, a)    atalean aipatutako guztiak.

— Prozedura interesatuak eskaturik abia­tzen bada, eskariarekin batera aurkeztu beharko dira Ordenan­tza honen 11.2 artikuluan aipatutako dokumentu guztiak. Kasuan kasuko departamentuak eskaria aztertu ondoren, eta dirulagun­tza emateko arrazoiak eta baldin­tzak bete­tzen direla egiaztaturik, dirulagun­tza hori eman egingo da, aurreko atalean adierazitako prozedurarekin bat.

15. artikulua.  Hitzar­menak.

1.  Dirulagun­tzak zuzenean emateko, hitzar­menak egin ahal izango dira. Hauek onar­tzeko erabakiak, dena den, egokitu egingo zaizkie Ordenan­tza honetan jasotako aurreikuspenei, publizitate eta konkurren­tzia prin­tzi­pioen aplikazioari dagokionean izan ezik.

Espedientea per­tsona interesatuak eskaturik abiatuko da, eta eskariarekin batera honako agiriok aurkeztu beharko dira:

a)    Eska­tzaileak eginiko deskripzioa, honetan argi­tze­arren, hain zuzen, zergatik uste duen lagun­tza­ren gai den jarduera hori osagarri edo lagungarri zaiola Udalari, honek bere helburuak bete­tzeko edo bere eskumenak gara­tzeko unean; eta, horrenbestez, jarduera horrek zergatik merezi duen lagapena edo dirulagun­tza.

b)    Bere jardueraren eta udalarekin duen harremanaren deskripzioa, baliabide ekonomikoak dakarzkioten jardueren edo zerbi­tzuen deskripzioa, eta bere jardueraren esparruan udalarekin lankide­tzan ari­tzeko posibilitate zeha­tzen deskripzioa.     

c)    Per­tsona eska­tzaileak aurkezteari egoki iri­tzi­tako bestelako dokumentazio osagarria.

2.  Eskaria jaso ondoren, kasuan kasuko departamentuak ebaluatu egingo du dirulagun­tza ematea komeni eta bidezko ote den. Ebaluazioa aldeko izanez gero, per­tsona eska­tzailearen jarduerarekin loturarik duten udal unitate guztiei adi­tzera eman beharko zaie, hain zuzen azal dezaten zein lankide­tza­rekin egon daitezkeen interesatuta. Ondoren, per­tsona edo erakunde eska­tzailearekin finkatuko dira lankide­tza­rako esparru posibleak. Horrela, hitzar­menaren esparrua finkatuta geratuko da, udal lankide­tza zehaztu egingo baita, eska­tzaileak eman beharreko kontrapartida edo ordainarekin batera, horrelakorik izanez gero behin­tzat.

3.  Hitzar­menaren kontrol eta jarraipenaren eran­tzu­kizuna proposamena egin duen departamentuarena izango da. Kontrol eta jarraipen horrek lagun­tza emateko unean kontuan hartutako alderdi guztiak hartu beharko ditu ain­tzat.

4.  Eskari orok espediente bat abiatuko du, eta hiru hilabeteko epean berariazko ebazpen bat beharko da. Ebazpen hori arrazoitu egin beharko da, eskaria onesteko edo ezesteko izan diren zergatiak argituz alegia. Eskaria aurkeztu denetik hiru hilabete igaroz gero inolako ebazpenik gabe, eskaria eze­tsi egin diotela ulertuko du per­tsona interesatuak. 

3. SEKZIOA.  Dirulagun­tza justifika­tzea

16. artikulua.  Emandako dirulagun­tzei eman erabileraren justifikazioa.

1.  Dirulagun­tzen onuradun diren per­tsona edo erakundeek justifikatu egin beharko dute jasotako fondoak dirulagun­tza emateko oinarri­tzat hartu zen xederako erabili direla.     

Horretarako, deialdia arau­tzeko oinarrietan ezar­tzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da eta, beti ere, egindako gastuak justifika­tzen dituzten faktura eta dokumentuak.  

Fakturen baldin­tzak, berriz, honakoak izango dira:

— Originalak edo behar bezala konpul­tsa­tutako kopiak izango dira.

— Horni­tzailearen izena, IFK eta helbidea jaso behar dituzte.

— Bezeroaren izena, IFK eta helbidea jaso behar dituzte.

— BEZ xehekatua edo barnean sartua izan behar dute.

— Dirulagun­tza eman den ekitaldi ekonomikoko data izan behar dute, dirulagun­tza bi urterako edo urte ani­tze­rako den kasuan izan ezik.

Aparteko kasu gisa, froga­tzeko dokumentu­tzat onartuko dira ­kutxa erregistra­tzaileetako tiketak, baldin eta ­gutxienez honako datu hauek jaso­tzen badira bertan:

a)    Zenbakia.

b)    Igorlearen identifikazio fiskaleko zenbakia.

c)    Aplikatutako zerga-tasa edo «BEZ barne» esapidea.      

d)    Guztirako kontraprestazioa.

2.  Onuradunek aurkeztutako justifikazioa Udalaren Kontuhar­tzaile­tza Orokorrera bidaliko da, honek fiskaliza­tzeko eta banatutako diru publikoak dirulagun­tzak xede­tzat zituen jardueretan erabili direla egiazta­tzeko.      

4. SEKZIOA.  Emandako dirulagun­tza itzul­tzea

17. artikulua.  Itzul­tzea.

1.  Jasotako diru kopuruak ­itzuli egin beharko dira, eta berandu­tza interesak ere eskatuko dira, lagun­tza edo dirulagun­tza ordaindu den unetik aurrera, hain zuzen ere, ondorengo zer­tze­ladetakoren bat gerta­tzen denean:

a)    Jasotako diruari eman erabilera justifikatu beharra ez denean ezarritako modu eta epeetan bete­tzen.

b)    Dirulagun­tza eskuratu denean horretarako baldin­tzak bete gabe.

c)    Dirulagun­tza emateko unean onuradunei ezarritako baldin­tzak bete­tzen ez direnean.

d)    Lagun­tza edo dirulagun­tza­ren helburua bete­tzen ez denean.

e)    Organo eskumendunek bete beharreko kontrol lanari eze­tza eman edo lana bera eragozten denean.

f)    Lagun­tza edo dirulagun­tza bakoi­tza­ren araudi espezifikoan aurreikusten diren bestelako kasuetan.

g)    Emandako dirulagun­tza edo lagun­tzen zenbatekoak -bakarka edota bestelako Administrazio Publikoen edo Erakun­de publiko nahiz pribatu nazional edo nazioartekoen dirulagun­tza edota bestelako lagun­tzen zenbatekoarekin batera- gaindi­tzen badu onuradunak aurrera eraman duen jardueraren kostua, kostu honen gaineko soberakina ­itzuli egingo du onuradunak.

Bi Herri Administrazioren edo gehiagoren dirulagun­tzak batera emanez gero, eta atal honek aipa­tzen duen soberakin hori gerta­tzen bada, dirua itzul­tzeko unean hainbanaketa egingo da, haiek emandako kopuruen arabera.

2.  Dirulagun­tza emateko garaian kontuan hartutako baldin­tzak alda­tzeak emandako dirulagun­tza­ren kopurua ken­tzea, alda­tzea edo ­itzuli beharra eragin dezake, organo emaileak horretarako hartutako erabakiaren bidez.

3. Itzuli behar diren kopuruak zuzenbide publikoko sarrera­tzat hartuko dira, eta finkatutako epeen barruan itzul­tze hori gauza­tzen ez bada, premiamenduzko prozedura aplikatu ahal izango da.

18. artikulua.  Itzul­tze prozedura.

1.  Dirulagun­tza eman zuen organoak izango du banatutako kopurua oso-osorik edo zati batez itzul­tzea eska­tzeko erabakia har­tzeko eskumena.

2.  Dirulagun­tzak itzul­tzeko prozedura ofizioz has daiteke, kasuan kasuko Informazio Batzor­deak eginiko proposamenaren bidez, ekimen propioaz edo salaketa bat dela eta beste organo ­batzuek egin eta arrazoitutako eskariaz.

3.  Prozedura abiatu ondoren, erabakia har­tzeko eskumena duen organo administratiboak ahalmena izango du izan daitekeen ebazpenaren eraginkortasuna ziurta­tzeko egoki iri­tzi­tako behin-behineko neurriak har­tzeko, bai ofizioz bai alderdietako batek eskaturik, horretarako behar adina datu edo elementurik baldin badago.

4.  Prozedura izapide­tzen ari denean bermatu egingo da, kasu guztietan, interesatuak ­entzun diezaioten duen eskubidea.

5.  Emandako dirulagun­tza osoa edo zati bat behar ez bezala erabili dela egiaztatu ondoren, eskumena duen organoak erabaki bat hartuko du, arrazoiturik inolaz ere, berariaz jasoz itzul­tze obligazio hori sor­tzen duen arrazoia edo arrazoiak, ­itzuli behar den kopurua zehaztuz, berau Udalaren Diruzain­tzari itzul­tzeko modu eta epearekin batera; ildo beretik, aurreikusitako epean dirua ­itzuli ezean premiamenduzko prozedura aplikatuko dela eman beharko dio adi­tzera interesatuari, erabaki horren aurka aurkez daitezkeen helegiteekin batera.

6.  Premiamenduzko prozedura zergei edo Udalen Zuzenbide Publikoko beste sarrera ­batzuei buruzko Ordenan­tza fiskaletan ezarritakoaz arautuko da.

7.  Itzul­tze prozedura arau hauste administratiboa izan daitezkeen gertakari ­batzuen ondorioz abiatu bada, eskumena duen organoari emango zaio adi­tzera, zigor espedientea abiaraztearren.

IV. KAPITULUA.  ‑ARAU HAUSTE ETA ZIGOR ERREGIMENA

19. artikulua.  Arau hauste eta zigorrak.

Arau hauste eta zigor erregimena Dirulagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen VI. Idazpuruan ezarritakoa izango da.

V. KAPITULUA.  BESTELAKO XEDAPENAK

20. artikulua.  Interpretazio ahalmena.

Alkateak, aurretiaz txos­ten juridikoa izanik, ahalmena izango du Dirulagun­tze­tarako Ordenan­tza Orokor honetan jaso­tzen den araudia interpreta­tzeko, eta aplika­tzeko unean sor­tzen diren zalan­tzak erabaki­tzeko.

21. artikulua.  Emandako dirulagun­tzen publizitatea.

Udalak ediktu-taulan argitaratuko ditu emandako dirula­gun­tzak, deialdia eta egozten zaizkion aurrekontuko programa eta kreditua zehaztuz, onuradunarekin, emandako kopuruarekin eta dirulagun­tza­ren xedearekin batera.

22. artikulua.  Publizitate instituzionala.

Edonola ere, onuradunek erasota ­utzi beharko dute dirulagun­tza­ren xede izan diren programa, ekin­tza, inber­tsio edo jarduerek Urre­txuko Udalaren lagun­tza dutela.     

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehen Xedapen Gehigarria.

Dirulagun­tzak emateak ez du inolako kontratu harremanik sortaraziko, ez zibilik, merkatari­tza­korik, lan edo administrazio arlokorik, ez beste inolakorik ere, Urre­txuko Udalaren eta dirulagun­tza­ren onuraduna den per­tsona fisiko edo erakundearen artean.

Bigarren Xedapen Gehigarria.

Izaera orokorreko Ordenan­tza honetan aurreikusi gabeko guztirako, osagarri gisa aplikatuko da Dirulagun­tzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legeak eta estatu mailako udal erregimeneko araudiak ezarritakoa.

XEDAPEN IRAGANKOR BAKARRA

Ordenan­tza hau indarrean sartu aurretik emandako dirulagun­tzak, eman ziren unean indarrean zegoen araudiaren mendean egongo dira.

XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Ordernan­tza honek Udalba­tzak 1997ko apirilaren 7an onartutako «Dirulagun­tzak nola eman arautuko duten Ordenan­tza» indargabe­tzen du.

AMAIERAKO XEDAPENA

Ordenan­tza Orokor hau, Udalba­tzar Osoko Bilkurak behin betiko onartu ondoren, oso-osorik argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udal Erregimenaren Oinarriak Arau­tzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legeak 70.2 artikuluan ezarritakoarekin bat. Eta aipatu lege-antolamenduaren 65.2 artikuluak aurreikusten duen hamabost eguneko epea igaro ondoren, indarrean sartuko da.

Urre­txu, 2009ko ekainaren 11.—Iñaki Zabala Bengoe­txea, Alkatea.

(1427)   (7852)