Gazte Bidean

Aisialdi hezitzaile baterako gune berria eta doakoa; 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendua

Bi hezitzaile diplomatu ditu; sozializatzeko, jendea ezagutzeko eta arlo zabal batean jarduerak egiteko aukera eskaintzen die gazteei.

Urretxu eta Zumarragako udalek kudeatzen dute zerbitzua.

Jauregi kaleko 10. zenbakian daude lokalak (Iparragire plaza); interneteko konexioa duten lau ordenagailu, azken belaunaldiko bideo-konsola, futbolina, ping-pong mahaia, hainbat joko eta sukaldaritzarako tailerra dauzka.

Gainera gazteek parte hartze aktiboa dute zerbitzuko dinamikan eta tailer eta ekintza ugari egiten dira.

Ordutegia

Asteazkena, osteguna eta igandea: 16:30-20:00
Ostirala eta larunbata: 16.30-21:00

Asteburuetan txandak adinaren arabera

12-14 urte: arratsaldeko 18:30ak arte
15-17 urte; 18:30etatik aurrera
Informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 03 88 27