Erakusketa Gela

Juan de Lizarazu Erakusketa Gelak urtean zehar hainbat pintura eta eskultura erakusketa izaten ditu

Juan de Lizarazu-n erakusketa egiteko asmorik ba al duzu?

Juan de Lizarazu Erakusketa Gelan erakusketa egin ahal izateko dagokion eskaera orria bete eta Udaletxean aurkeztu behar duzu. Era berean aurkeztu nahi duzunaren lagin bat (8 – 10 argazki) ere erantsi.

Erakusketak aukeratzeko irizpideak eta betekizunak

  1. Urtarril eta azaro bitartean jasotako eskariak batzorde batek aztertu ondoren aukeratu eta dagokien egitaraua zehazten ditu
  2. Gerta liteke egitarauan ezarritako datak eta eskatzaileak proposatutakoak bat ez etortzea. Kasu honetan, batzordeak ezarritakoek izango dute lehentasuna
  3. Udalaren esku geldituko dira: ekitaldiaren publizitatea, katalogoen banaketa eta maketazioa, ekitaldiaren inaugurazioa eta erakusgaien zainketa

Bestelako datuak

Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 943 038 088
Helbidea: Labeaga 27
Deskribapen teknikoa: neurria: 54 m2
Erabilera: Doakoa