Etorkinak

Errotze txostena

Europar erkidegotik kanpoko hainbat lagun bizi dira gure artean, nahiz eta hemen bizitzeko administrazio-baimenik ez duten. Haien egoera legeztatzeko bide bat errotzea da...

Errotzea prozedura arrunta da, Atzerritartasun Legean eta errege-dekretuan garatzen dena.

Baldintza nagusi hauek ezartzen dira

  • Hiru urtetan etengabe espainiar Estatuan bizitzea.
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea
  • Espainiar Estatuan sartzea debekatuta ez izatea
  • Eskaera egiten den unean urtebeteko lan-eskaintza izatea
  • Espainiar Estatuan bizi diren beste atzerritar batzuekin familia-loturak egiaztatzea (lehen mailakoak), edo gizarteratuta dagoela egiaztatzen duen udalaren txostena aurkeztea

Gizarte zerbitzuen sailean egin behar da txostena egiteko eskaria: Hitzordu eskaera