Kale Neurketa

Urretxu-Zumarragako Hizkuntza-Erabileraren Kale-Neurketa

urretxuko euskararen kela neurketaDatu Nagusien irakurketan: Laburpena

Hona  hemen  2013.  urteko  udaberrian,  Urretxu-Zumarragako  Udalaren  eskariz, Soziolinguistika  Klusterrak  egindako  Urretxu-Zumarragako  hizkuntza-erabileraren  kale-neurketa, 2013 ikerketaren ondorio nagusiak, labur-labur:

  • Behatutako elkarrizketen artean euskarazkoak %23,4 izan dira.
  • Erabilera  bere  horretan  dago  azken  hamabi  urteotan.  Lehen  neurketan, 2001ean, %22,7koa izan zen erabilera eta hamabi urte beranduago %23,4koa da.  Batetik  besterako  aldea  ez  da  puntu  batera  iristen.  Nabarmentzekoa  da, dena den, 2009an ia lau puntu gutxiagoko erabilera jaso genuela, baina azken neurketan gora egin du emaitza orokorrak, eta esan bezala, 2001ean jasotako erabilera-datu bera izan dugu.
  • Lau zonalde neurtu ditugu. Batez bestekoaren pare entzun dugu 1. Ibilbidean (Gernikako  arbola,  Euskadi  Plaza,  Iparragirre)  eta  2.  Ibilbidean  (Secundino Esnaola,  Labeaga,  Gernika,  Legazpi).  Batez  bestekoaren  azpitik  4.  Ibilbidean (Eitza  auzoa)  eta  3.  Ibilbidean  (Leturiatarren Enparantza  eta  Izazpi  auzoa). Azken honetan erabilera %9,1ekoa besterik ez da izan.
  • Emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago hitz egiten dute euskaraz, baina aldea ez da handia; lau puntu goitik dago emakumezkoen euskararen erabilera.
  • Datuak  adinaren  arabera  aztertuta,  joera  argia  antzematen  da  Urretxu-Zumarragan,  2013ko  neurketako  datuen  arabera:  zenbat  eta  belaunaldi gazteagokoa  izan,  orduan  eta  gehiago  erabiltzen  dute  euskara.  Horrela, haurrak (2-14 urte) dira euskara gehien erabiltzen dutenak: 2013ko neurketan, Urretxu-Zumarragan behatutako haurren %34,2 aritu dira euskaraz. Ondoren, tarte  handiarekin  gazteak  ditugu  (%22,6  euskaraz).  Antzeko  erabilera  dute helduek (%20,1) eta, azkenik, adinekoek (%15,0). Aldeak, hortaz, handiak dira,  haurren erabilera-tasak adinekoen erabilera bikoizten du.
  • 2013ko  neurketaren  arabera,  nagusiek,  gehiago  erabiltzen  dute  euskara haurrekin daudenean, nagusi artean soilik daudenean baino. Zeharka bada ere, Urretxu-Zumarragako  hainbat  euskaldunen  hizkuntza-gaitasun  nola-halakoaren  berri  eta  hurrengo  belaunaldiei  euskara  transmititzeko borondatearen berri ematen digu datu horrek. Haurrek  jokabide  hori  nolabait  errepikatzen  dute,  euskararen  erabilera altuagoa baita nagusiekin elkartzen direnean eta beraiek hitz egiten dutenean, adin bereko haurren artean daudenean baino. Aurreko  neurketetan  (2001,  2005,  eta  2009)  jasotako  datuek,  oro  har, oinarrizko  joera  bera  erakusten  dute:  nagusiek,  haurrik  gabe  ari  direnean, nabarmen gutxiago egiten dute euskaraz.

 

Aurkibidea

Sarrera
Metodologia
  • Euskal Herriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketaren metodologia
  • ‘Urretxu-Zumarraga 2013’ neurketaren fitxa teknikoa
Erabilera Urretxu -Zumarragan, 2013. urtean: emaitza orokorra
  • Lau elkarrizketatik ia bat euskaraz Urretxu-Zumarragan
  • Erabilerarena testuinguratzeko bi datu garrantzitsu: herritarren hizkuntza-gaitasuna eta hortik espero daitekeen erabilera
  • Euskararen erabilera Urretxu-Zumarragan, hizkuntza-gaitasuna eta espero daitekeen erabilera aintzat hartuta
Erabileraren Bilakaera Urretxu-Zumarragan (2001-2013)
  • Erabilera bere horretan azken 12 urteotan
  • Euskal Herriko, EAEko, Gipuzkoako eta Goierriko datuekiko alderaketa
  • Inguruko hainbat herrirekiko alderaketa
  • Bilakaeren alderaketa
Zonaldekako Emaitzak
Hiztunen Ezaugarrien araberako datuak
  • Sexuaren araberako emaitzak
  • Sexuaren araberako bilakaera
  • Adinaren araberako emaitzak
  • Adinaren araberako erabileraren bilakaera
  • Euskararen erabilera eta haurren presentzia
  • Erabilera eta haurren presentzia: bilakaera
  • Neurketa-egunen araberako emaitza
Datu nagusien irakurketa (laburpena)

2013 - Emaitzen Txostena