Euskara

Euskara
Sustatzeko Ekintza Plana

Herritarrei administrazioarekiko harremanetan aitortutako hizkuntza eskubideak bermatzeko plangintza.

EUSKARA PLANA

16 ESPARRU

Familia, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea, administrazioa, arlo sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola, kulturgintza, eta abar.

41 NEURRI

Gaur egun egiten diren ekintzei jarraipena emango zaie eta Euskalgintza Forotik datozen ekintza edo ideia berriak abian jarriko dira.

60 EKINTZA

Barruko proiekzioa eta kanpoko proiekzioa, transmisioa, kirola, informazioaren eta komunikazioaren teknologia, sentsibilizazioa eta motibazioa, eta abar.

PROGRAMA

ANTZEZLANA, MUSIKA, IKUSKIZUNA


EUSKARAREN ERABILERA ESKOLAZ KANPO

ERROTULAZIOA, IRUDIA, WEB ORRIA

EUSKARA IKASTEA, NORMALIZATZEA

IDATZIZKO HEDABIDEA SUSTATZEA

GU ERE BERTSOTAN PROGRAMA


AGENDA

  • Euria (Euskaraz) - Markeliñe (25.11.2018 17:00)
    “Euria” lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruzhitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz. “Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere. Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.
  • Helduentzako Antzerkia: Moko Zorrotza (Euskaraz) - Txalo produkzioak (02.11.2018 22:30)
    Juanek estudio bat du etxeko ganbaran, izarrei begira. Laura ikastolako aspaldiko laguna bixitan azaldu zaio Vega Sicilia ardo botila dotorearekin. Gaztetako kontutaz eta liatuta egon zireneko haietaz hitzegin ostean, Guzmanekin ezkon- tzera doala esan dio, biek Institutoko kide izan zuten mutilarekin. Berriketan ari diren bitartean, Laurak Juani, benetan bera dela maitatzen duena erakusten dio eta bientzat ametsetako etorkizuna antolatzea erabaki dute: Guzman ezkongai utzi eta beraiek biak ezkontzea.
  • Kaput (Euskaraz) - Ganso y Cia. (21.10.2018 17:00)
    Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko. Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da. Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.

AZKEN ALBISTEAK

2018ko Bertso paper lehiaketako sariak banatu dira
20
Api

2018ko Bertso paper lehiaketako sariak banatu dira

Martxoan Bertsoa zikloaren baitan, herriko eskolen arteko XXXI. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ekitaldia izan zen pasa den ostiralean Zelai Arizti...

Euskararen kale neurketa 2017
09
Mar

Euskararen kale neurketa 2017

Martxoaren 7an aurkeztu ziren Urretxun eta Zumarragan egindako euskararen kale erabileraren inguruko emaitzak. 2017ko urrian egin zuen landa-lana Soziolinguistika Klusterrak,...

Mingainluze lehiaketa - finala
25
Urt

Mingainluze lehiaketa - finala

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko finalerdiko saioak, umoretsu eta jendetsuak, emozioz beteak. Hogeita lau taldek hartu...

URRETXU ETA ZUMARRAGAKO EUSKARA

Zintzo-Mintzo Elkarteko kideok aspalditxotik genuen buruan Zumarragako eta Urretxuko euskara jasotzeko asmoa. Izan ere, duela urte batzuk toponimia lanarekin oso esperientzia ona izan genuen eta, hori horrela, berriz ere beste beka deialdi bat egitea pentsatu genuen. Izenburuak zioen bezala ("Kultura ondarea eta hizkera jasotzeko beka"), gure hizkuntza jasotzeaz gain, bertako istorio eta kontakizunak bildu nahi genituen. Ordurako batzuk jasota genituen lehen aipaturiko toponimia lanean, eta bagenekien altxor handia geneukala esku artean.

URRETXUKO ETA ZUMARRAGAKO AHOTSAK

Urretxuko eta Zumarragako Udalek eta Badihardugu euskara elkarteak hitzarmena izenpetu zuten 2011. urtean herriko hizkera eta ahozko ondarea biltzeko. Proiektu honen barruan, herriko hainbat lagun elkarrizketatu dira Urretxuko eta Zumarragako hizkera eta ahozko ondarea biltzeko asmoz. Grabazioak bideoz egin dira.